Bai euskarari
Konpetentziak

Azterketa-Reporting  

Zure enpresari egokituak diren azterketa eta reporting soluzio iraunkorrak garatzen ditugu funtzio guzietarako: finantzak, giza baliabideak, ekoizpena… Neurri guzietako enpresei eskaintzen dizkiegu gure zerbitzuak, baita nazioarteko enpresei ere. Hona hemen egin ditugun zenbait lan…

LEAN-6 SIGMA bikaintasun operazionala

Lean 6 Sigma Black Belt ezagupena ukaiteko bidean gara, eta laguntzen zaitugu prozesuen hobekuntza proiektuak eta aitzinatze hobekuntza proiektuak arrakastatsuak izan daitezen: prozesuen optimizatzea, partaideen koordinazioa eta balio gehitua duten eginkizunetan kontzentratzea.

Egin moldeen menderatzea

Prozezuen indarrean jartzerako eta antolatzeko laguntza emaitzen dizuegu:

  • Ekoizpena eta “Supply-chain”ekiko plangintza
  • Mantentze industriala
  • Stocken kudeantza
  • Kaliatearen kudeaketa

Enpresari egokitu kudeaketa soluzioak

Enpresari egokitu soluzioak garatzen ditugu VBA hizkuntzan Acces eta Excel programetan, zure enpresaren funtzio guzietarako: ekoizpenaren kudeaketa, erosketak, salmentak, hornigaiak, giza baliabideak, etab.

Antola Cooperation

Lurraldeari, lekuko sareari eta gure bezero bakoitzaren enpresa kulturari biziki atxikiak gatzaizkio Antola Coopération enpresan; barneko ahalen eskasagatik beren betebeharrak betetzen ez dituzten enpresei aterabideak eskaintzen dizkiegu bereziki prozesuak menderatzeko (ekoizpena, kalitatea, merkataritza, erosketak), emaitzen aztertzeko eta hobetzeko, eta egokituak zaizkien azterketa eta kudeaketa tresnez jabetzeko.

Gure egitura 2016an sortu genuen, eta kasik 15 urteko esperientzia badugu mota desberdinetako enpresetan, kalitate / ekoizpen arduradun eta zuzendaritza nagusi lanpostuetan.

Bestalde, Black Belt Lean 6 Sigma ezagupena ukaiteko bidean gara, eta prozesuen bikaintasuna  plantan ezartzeko laguntzen zaitugu.

Gainera, Datadocké ezagupeneko formakuntza zentroa ere gara: proposatzen ditugun formakuntzak egiteko diru laguntzak ukan ditzazkezu ordainsaria pagatzen duzun organismoen partez.

Jakitatea

Zergatik Antola Cooperation-ekin lan egin?

Denbora irabaz ezazu kostua menderatuz, zure ofizioari eta bezeroei lehentasuna emateko

Zure beharrei egokitzen gatzaizkie

Formakuntzarako, garapenerako edota laguntzarako:

  • Noizbehinkako elkarlana tresnak sortzeko
  • Elkarlana epe ertainean zure jarduera garatzeko
  • Elkarlana epe luzean zure jarduera laguntzeko
  • Malgutasunerako: proposatzen dizugun zerbitzua finkatzen dugu zure denbora eta diru beharrei egokitzeko, kostua menderatuz denbora irabazteko.

Zure enpresaren aldeko benefizioak

  • Denbora irabaz ezazu kostua menderatuz, zure ofizioari eta bezeroei lehentasuna emateko
  • Berma zaitez gure gaitasun zorrotz eta ugarietan, baita ere esperientzia ongi probatuetan, zure enpresaren emaitzen hobetzeko.
  • Erraztu ezazu zure bizi administratiboa emaitzen ikuspen orokorra garatuz.
Formakuntzak

Datadocké ezagupeneko formakuntza zentroa gara, beraz, gure formakuntzak zure OPCAk ordain ditzake.

Formakuntzak

Hemen duzu ANTOLA COOPERATION entrepresak eskaintzen dituen helburu pedagogikoa duten formakuntza desberdinak

Antola Cooperation terrenoan

Argazkiak

All
BIPERRA 2
Ezpeletako biperra AOP
fromage_ossau_iraty
Ossau Iraty
Vineyards-Irouleguy
Irulegiko arnoa
antola_cooperation_1
Berrikuntza

ORDUTEGIAK

Astelehen > Ostirala : 9.00 – 17.00

Telefonoa

(+33) 6 83 82 98 34
© Antola Cooperation   |   Mentions légales  |   Webdesign > IzarteKom