Lean-Prozesuen hobetzea
Lean urraspidearen helburua da baliabideak optimizatuz, emaitzen hobetzea molde adierazgarrian eta iraunkorrean.
Enpresaren sail guziak hobetu daitezke: ekoizpena, baita ere kontularitza, erosketak, salmentak, administrazioa, kalitatea, etab.
Laguntzen zaitugu beharrezko tresnak eta egin moldeak plantan ezartzen zure enpresan. Hori erdiesteko, hiru oinarri nagusi badira:
- zure langileen jakintza eta talde-adimena
- hobeki egiteko nahikaria, eta helburu handiak baina egingarriak betetzea
- emaitza onak erakustea eta ezagutzea
Lean urraspidea indarrean ezartzerakoan, zure enpresako kulturari ematen diogu lehentasuna: horrela, iraupena eta eraginkortasuna erdietsiko dituzu.