VBA-Excel-Access tresnak
Neurri ttikiko enpresen laguntzea da gure eginbehar eta egin nahi handienetakoa, haien emaitzak nabarmenki hobetzeko, eta bestalde, haien jarduerak ikustarazteko eta erabakitzen laguntzeko. Kudeaketa, administrazio eta azterketa eginbeharren informatizatzeak denbora irabazaraziko dizu, zure ofizioari, langileei eta bezeroei lehentasuna emateko.
Garatzen ditugu zure enpresari egokituak diren tresnak, eta hauek lagunduko zaituzte ekoizpenaren kudeaketan, hornigaien kudeaketan, salerosketen kudeaketan, kalitatean, egutegien kudeaketan, diruzaintzan, etab.
Aipatu bezala, tresna sinple eta eraginkorrak ere sortzen ditugu laguntzeko enpresaburuak erabakiak hartzen: aztertzen ditugu eta gurutzatzen baliatzeko datuak, datu komertzialak eta finantza datuak, eta emaitzak helarazten dizkizugu kontrola panelen bidez.